2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

MAGIA SAIOA.

Gaur arratsaldean asteko protagonistaren saioan Magia saio bikaina izan dugu. Ekaitz, Eneko, Mario eta Diego magoek truko ikusgarriak ekarri dituzte.

Artxila- mortxila has dadila ikuskizuna! 











URAREN ZIKLOAREN GURPILA

Uraren zikloa ondo ulertzeko uraren gurpila egin dugu, horrela ikasitako guztia irudi batean ikus genezake.








2019(e)ko urtarrilaren 16(a), asteazkena

BIKOTEKA IRAKURTZEN.

Kaixo familia!
Gabonetako oporrak baino lehenago geratu ginen moduan, heldu da momentua gurasoekin "bikoteka irakurtzen"  hasteko.

Horretarako lehendabizi lan egiteko modua gogoraraziko dizuegu.
Gurasoek tutore papera beteko dute eta ikasleek tutorizatuarena.

Hauek izango dira pausuak:

  1.  Irakurri aurreko galderak.
  2. Tutoreek irakurriko dute.
  3. Tutoreak eta tutorizatuak irakurriko dute batera.
  4. Tutorizatuak irakurriko du eta tutoreak eskua sorbaldan jarriz akatsak eginez gero pixka bat estutuz adieraziko dio.
  5. Tutorizatuak ulertu duela adierazteko irakurri ondorengo galderak erantzungo ditu.

Irakurketak ostiraletan eramango ditugu etxera eta astelehenerako bueltatuko ditugu eskolara.



Hola familia! 

Como quedamos antes de las vacaciones de navidad ha llegado el momento de trabajar con vosotros la "lectura por parejas"

Para ello, en primer lugar recordaremos el modo de trabajar.

Los padres serán los tutores y los alumnos los tutorizados.

Los pasos a seguir

1- Preguntas "antes de leer el texto"

 2- Lectura del texto por parte del tutor.

3- Lectura del texto del tutor y el tutorizado en voz alta.

4- Lectura del texto por parte del tutorizado, mientras el tutor le pone la mano sobre el hombro y le aprieta un poco cuando se confunde.

5- El tutorizado deberá responder a las preguntas "despues de leer el texto" para comprobar la comprensión.

Los textos se llevarán a casa los viernes y se tendrán que hacer para el lunes.

Irakurketa proiektuaren azalpen bideoa/ Vídeo explicativo del proyecto lector.




2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea

ZERTAN ARI GARA?

Ikusi bideo eta komentatu. 

1. Zer gertatzen da bideoan?

2. Zein da zure eritzia?

3. Zer egin dezakegu arazo larri hori konpontzeko?



2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

UNAXEN OPORRAK.

Aurten ere eguneko protagonista atalarekin jarraituko dugu. Gaurko honetan Unaxek bere oporrak kontatu dizkigu argazki eta bideo eta guzti.



Mila esker guri ere Madrilera irudimenarekin bidaiatzen laguntzeagatik.